Albaitaritza etologia klinikoa, albaitaritza-medikuntzaren espezialitate bat da, eta etxe-abereen portaeren arazo eta nahasteen ikerketa, diagnosia, prebentzioa eta trataera hartzen ditu baitan.
Nola sortzen da etologia klinikoa
Azken hamarkadetan etxe-animaliaren aldaketa funtzional bat gertatu da, lanerako erabilgarria izatetik konpainiako animalia bat izatera pasatuz eta etxe-abereen ingurunean eboluzio guztiz bizkorra eraginaz.
Maskotak etxean sartzean eta familien barne-espazioa partekatzean, beharrezkoa egiten da gaisotasunen prebentzio handiago bat, bai espezie bakoitzaren berezkoak diren gaisotasunetan, bai pertsonei kutsatu diezaketenetan.
Gauza bera gertatzen da portaera-arazoekin, pertsonen inguru hurbilean azaltzean, garrantzi handiagoa hartzen dute eta beharrezkoa egiten da konponbideak ematea osasun-ikuspegitik.
ZER GERTATZEN ZAIE ZENBAIT MASKOTEI PORTAERA-NAHASTEAK IZATEKO?
Bai katuak, bai txakurrak inguru ezberdinetara oso ondo moldatzen diren espezieak dira eta munduko ia herrialde guztietan dauden ugaztunak dira. Gizakiaren ondoan daude duela milaka urte.
Duela denbora gutxi, ordea, ingurune berri bat sortu da gizakien etxeetan, eta gerta daiteke habitat horretan animalia batzuk, espezie bezala, bere behar guztiak beteta ez izatea, eta ondorioz, portaera-nahasteak azaltzea ingurunera moldatzeko gaitasun ezagatik.
Aurkitzen ditugun portaera-nahaste nagusienak maskotaren ohitura desegokiak dira (kanporatzea, kontrolik gabeko jostaketa eta heziketa), espezien arteko komunikazioan akatsak (pertsonak/animalia), gizarte taldeari lotutako nahasteak (agresibitatea eta gehiegizko atxikimendua jabearekiko) eta ingurunearekin erlazionatzeko zailtasunak (beldurrak, fobiak eta agresibitatea).
Honelako kasu gehienetan, epe motzean konpontzen ez den eta bai jabearen eta bai maskotaren bizi-kalitatean eragina izango duen estrés kronikoa sortzen da.
Azpimarratzekoa da, portaera-patologia baten diagnostikoa eta tratamendua albaitari batek eramatearen garrantzia. Gaisotasun batzuen sintoma bakarra portaera-arazo bat izan daiteke eta garrantzitsua da kausa medikuak baztertzea lehenengo pauso bezala portaeraren kontsultan. Tratamenduari begira, eta tratamendu osoan laguntzeko, batzutan beharrezkoa da kirurgia edo botiken administrazioa, baina kasu gehienetan alderdi garrantzitsuena maskotaren ohitura aldaketak eta bere gobernatzea dira.
ESTRESARI BURUZ HITZ EGITEKO PARENTESI TXIKI BAT
Estresa, organismoaren erantzun fisiologikoa da, ingurune zail edo berri bati aurre egiteko, egoera zehatzetan, gure gaitasunak handitzen laguntzen diguna.
Moldatzeko mekanismo bezala, ona da.
Estres kronikoa: ez du balio izan estresak sortzen digun estimulura modu puntual batean moldatzeko, modu ezezkor batean eragiten digunean gertatzen dena da.
Animaliek, antzeko estrukturua fisiologikoa dute, beraz, beraien osasunerako estres kronikoa ere gure kasuan bezain kaltegarraia da.